

Izena: Aldiri 8. zenbk.
Egilea: Askoren artean
Argitaletxea: UEU
Azalpena: Euskal hiriaK Ez Euskal Hiria, baizik eta Euskal hiriaK. Azken K letra larriz idatzita. Plurala azpimarratu dadin. Euskal Herria gidatzen duen lurraldearen antolakuntza-eredua bakarra ez delako Aurrenik, derrigorrez, gure herria —entelekia hori existitzen bada— administratiboki erabat zatikatuta dagoelako; baina baita kontzeptuz ere, bigarrenik, eredu pluralago bat haztatzeko garaiak heldu direla uste dugulako. Goitik beherako plangintzarekin batera behetik gorakoa ere, bottom-up planning delakoa, landu beharra dagoelako, tokian tokiko ezaugarriei muzin egin gabe. Lurralde-antolakuntza ez dadin bihurtu soilik eskala handiko azpiegiturak kosta ahala kosta kokatzeko diziplina hutsa. Horregatik uztartu ditugu eskala ezberdineko arazoak, bai lurralde mailakoak bai hiri mailakoak, Euskal Herrian pil-pilean dauden hainbat kontu jorratuz: hiri-trinkotasuna, birdentsifikazioa, azpiegitura handien garrantzia eta eragina, krisialdira egokitutako plangintza mota berria, administrazio ezberdinen arteko konpetentzia-talka... ... eta, bereziki, lurraldearen antolakuntza-artezbideak. Eskaintzen dizkiguten edukien eta planoen inguruan hausnartzeaz gain, eta eskala handiko alor horretan ere herritarren parte-hartzearen beharra aldarrikatzeaz gain, proposatzen duten lurralde-eredua bera aztertzea izan dugu helburu. Gure eguneroko bizitzan, gure ongizatean, uste baino eragin handiagoa dute hausnarketagai ditugun gai hauek guztiek. Finean, horixe baita hirigintza eta lurralde-antolakuntzaren azken xedea: hobeto bizitzea.
ISBN: 1889-7185
Prezioa: Harpidetza
Prezio-oharrak: 18 € (4 zenbaki)
Adina: Helduak
Urtea: 2011
EUSKARAZKO PRODUKTUEN KATALOGOA
Harremanetarako:
KATALOGOA
Filmak,
Jostailuak eta jokoak,
Musika,
Komikiak,
Aldizkariak,
Liburuak,
Gurasoentzako materiala,
Informatika,
Ikasmaterialak
© 2009 Euskarazko Produktuen Katalogoa | iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A