
Izena: Euskal Jolasen bilduma 1
Egilea: Urtxintxa eskola
Argitaletxea: Urtxintxa Eskola Gipuzkoa
Azalpena:
Materiala : 50 jolas irudi animatuaz jantzita, tortoloxak jolas interaktiboa eta gidaliburua.
"Euskal Jolasen Bilduma I" izeneko CD-ROMa Urtxintxa Eskolak argitaratu zuen 2001 urtean. Bertan, TORTOLOXAK euskal jolas tradizionalean oinarritutako jolas interaktiboaz gainera, berrogeita hamar euskarazko jolas aurkituko dituzu. Jolas bakoitzak azalpen eta informazio ugari dakar: nola jolasten den, zein adinetako gazteei zuzendua den, zenbat lagunetako taldeak egitea komeni den, jolastokiak nolakoa izan behar duen, zer material behar den, informazio sozio-kulturala, jolasean ikasiko diren esamoldeak, aldaerak, heziketa gaitasunak... Eta gainera, jolasok animazioz eta abestiz jantzita datoz.
"Euskal Jolasen Bilduma I" deituriko honek CD-ROM gisa ez ezik, musika disko gisa erabiltzeko aukera ere eskaintzen dizu. Hartara, CD-Audio arrunten moduan, ordenagailuaren beharrik gabe, bertan bildu diren 28 abestiak entzun ahal izango dituzu segidan, etxeko musika aparatuan.
ISBN: 84-607-3511-8
Prezioa: 11-20 €
Adina: 00-04, 05-09
Urtea: 2001
EUSKARAZKO PRODUKTUEN KATALOGOA
Harremanetarako:
KATALOGOA
Filmak,
Jostailuak eta jokoak,
Musika,
Komikiak,
Aldizkariak,
Liburuak,
Gurasoentzako materiala,
Informatika,
Ikasmaterialak
© 2009 Euskarazko Produktuen Katalogoa | iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A