
Izena: Euskal jolasen bilduma II
Egilea: Urtxintxa eskola
Argitaletxea: Urtxintxa Eskola Gipuzkoa
Azalpena:
Materiala : 50 jolas irudi animatuaz jantzita, ipurtargien ganbara jolas interaktiboa eta gidaliburua.
"Euskal Jolasen Bilduma II" izeneko CD-ROMa urtebete lehenago argitaratutako lehen bilduma osatzera heldu zen 2002 urtean. Lehen CD-ROMaren estiloari jarraiki, jolas interaktibo bat ("Ipurtargien Ganbara" deiturikoa) eta beste berrogeita hamar euskarazko jolas bildu ziren bertan.
Bigarren bilduma honetako jolas bakoitzak ere azalpen eta informazio ugari dakar: nola jolasten den, zein adinetako gazteei zuzendua den, zenbat lagunetako taldeak egitea komeni den, jolastokiak nolakoa izan behar duen, zer material behar den, informazio sozio-kulturala, jolasean ikasiko diren esamoldeak, aldaerak, heziketa gaitasunak... Eta gainera, jolasok animazioz eta abestiz jantzita datoz.
"Euskal Jolasen Bilduma II" deituriko honek CD-ROM gisa ez ezik, musika disko gisa erabiltzeko aukera ere eskaintzen dizu. Hartara, CD-Audio arrunten moduan, ordenagailuaren beharrik gabe, bertan bildu diren 29 abestiak entzun ahal izango dituzu segidan, etxeko musika aparatuan.ISBN: 84-607-5774-9
Prezioa: 11-20 €
Adina: 00-04, 05-09
Urtea: 2002
EUSKARAZKO PRODUKTUEN KATALOGOA
Harremanetarako:
KATALOGOA
Filmak,
Jostailuak eta jokoak,
Musika,
Komikiak,
Aldizkariak,
Liburuak,
Gurasoentzako materiala,
Informatika,
Ikasmaterialak
© 2009 Euskarazko Produktuen Katalogoa | iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A