

Izena: ADI! 6. Adimena bizkortzeko jarduerak (erantzunekin)
Egilea: Xavier Blanch i Gisbert, Laura Espot i Puig
Ilustratzailea: Batzuen artean
Itzultzailea: Katixa Olaizola
Argitaletxea: Ikaselkar
Azalpena:
Ikasketa-prozesu orotan ageri diren oinarrizko gaitasunak lantzea helburu duten hamar koadernoz osatutako programa bat da ADI! Bertan lantzen diren trebetasunekin, ikasketa-prozesuak egituratzeko ikasleak behar dituen gaitasunak lortuko ditu. Modu sinplean esateko, adimena bizkortzeko programa honekin laguntza eman nahi dugu “ezagutza fabrikatzeko” beharrezkoak diren gaitasunak garatzeko. Bost lan-alor lantzen dira: pertzepzio bisuala, orientazioa espazioan, arrazoiketa logikoa, hitzezko hizkuntza eta hizkuntza matematikoa. Koaderno bakoitza ez dago estuki lotuta ikasmaila zehatz bati, nahiz eta gure gomendioa kontuan hartzekoa izan, garrantzitsua ikasle bakoitzari behar duen koadernoa ematea da, bere egoera kognitibo partikularrari dagokiona, bere ikasmaila edozein dela ere. Erreferentzia gisa bada ere, eskolamaila estandar gomendatuak honako hauek izango lirakete: 1. eta 2. koadernoak: Haur Hezkuntza, 5 urte. (Irailean argitaratuak) 3. eta 4. koadernoak: Lehen Hezkuntza, 1. maila. (Irailean argitaratuak) 5. eta 6. koadernoak: Lehen Hezkuntza, 2. maila. (Irailean argitaratuak) 7. koadernoa: Lehen Hezkuntza, 3. maila. (Argitaratzeko bidean) 8. koadernoa: Lehen Hezkuntza, 4. maila. (Argitaratzeko bidean) 9. koadernoa: Lehen Hezkuntza, 5. maila. (Argitaratzeko bidean) 10. koadernoa:Lehen Hezkuntza, 6. maila. (Argitaratzeko bidean)
ISBN: 978-84-939189-5-8
Prezioa: <10 €
Adina: 05-09
Adin-oharrak: 5 urtetik gorakoentzat
Urtea: 2011
EUSKARAZKO PRODUKTUEN KATALOGOA
Harremanetarako:
KATALOGOA
Filmak,
Jostailuak eta jokoak,
Musika,
Komikiak,
Aldizkariak,
Liburuak,
Gurasoentzako materiala,
Informatika,
Ikasmaterialak
© 2009 Euskarazko Produktuen Katalogoa | iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A