

Izena: Alzheimer motako dementzia: zer da eta zer egin?
Egilea: Izarne Lizaso Elgarresta eta Alaitz Aizpurua Sanz
Argitaletxea: UEU
Azalpena: Eskuliburu teoriko-praktiko honen helburua da alzheimer dementzia motari buruz lehen hurbilketa orokorra egitea. Zazpi atal nagusi ditu eta bakoitzak hainbat azpiatal. Guztien amaieran, egitura bera baliatu da: batetik, gaiarekin erlazioa duten ariketa praktikoak prestatu dira irakurleak aztergai duen gaiaren aplikagarritasuna landu dezan; bestetik, atalaren laburpena aurkezten da irakurleak gaiaren ideia garrantzitsuenak ondo uler ditzan; eta azkenik, gaiarekin erlazioa duten erreferentzia gomendagarriak azaltzen dira irakurleak gaian sakondu dezan. Material teoriko-praktiko hau Psikologia, Psikopedagogia, Pedagogia, Gizarte Hezkuntza eta antzeko jakintza-arloetako ikasle zein profesionalentzat, adineko pertsonekin lan egiten duten gizarte-laguntzaileentzat, erizainentzat, eta abarrentzat prestatu bada ere, alzheimer motako dementzia duten pertsonen senideentzat eta gaiaren inguruan interesa duen edonorentzat erabilgarria izan daiteke.
ISBN: 978-84-8438-286-7
Prezioa: 11-20 €
Adina: Helduak
Urtea: 2010
EUSKARAZKO PRODUKTUEN KATALOGOA
Harremanetarako:
KATALOGOA
Filmak,
Jostailuak eta jokoak,
Musika,
Komikiak,
Aldizkariak,
Liburuak,
Gurasoentzako materiala,
Informatika,
Ikasmaterialak
© 2009 Euskarazko Produktuen Katalogoa | iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A