

Izena: Bake-justizia: udal mailako justiziaren nondik norakoak
Egilea: Ixusko Ordeņana Gezuraga
Argitaletxea: UEU
Azalpena: Esku artean daukazun lan honek, bere izenburuak dioen bezala, udal mailako justiziaren nondik norakoak aztertzea du helburu. Asmo horrekin, haren historia jorratu ondoren, egun bake-epaileek zerbitzatzen duten justizia espainiar ordenamendu juridikoan nola arautzen den azaltzen da luze eta zabal. Horren harira, bake-justiziaren antolaketa eta langileria, bake-epaileen estatutua eta bake-epaitegien funtzioak lantzen dira besteak beste. Erregulazio honen azalpen objektiboa bakarrik aurkezteari uko eginez, azken urteetan bake-justiziaren inguruan sortu den eztabaidari beharrezkoa ote? mantendu egin behar da hala desagerrarazi?; argi apur bat egiteko ahalegina egiten da lana biribilduz. Hori dela-eta, zuzenbidearen inguruko edonorentzat (ikasleak, abokatuak...) interesgarri gerta badaiteke ere, liburu hau, bereziki, bake-epaitegietan aritzen diren epaile eta bestelako langileei zuzenduta dago. Haiei, lehen aldiz, euskaraz lan oso, sistematiko eta kritiko bat eskaintzen zaie.
ISBN: 978-84-8438-337-6
Prezioa: 11-20 €
Adina: Helduak
Urtea: 2011
EUSKARAZKO PRODUKTUEN KATALOGOA
Harremanetarako:
KATALOGOA
Filmak,
Jostailuak eta jokoak,
Musika,
Komikiak,
Aldizkariak,
Liburuak,
Gurasoentzako materiala,
Informatika,
Ikasmaterialak
© 2009 Euskarazko Produktuen Katalogoa | iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A