euskarazko produktuen katalogoa
Informatika
irudia

Izena: Garunak trebatzeko jokoak

Egilea: Ametsa Soft

Argitaletxea: Ametsa Soft

Azalpena:

1)Zenbaki hurrenkera:
Trebetasuna lantzeko joko honetan ahal duzunik eta azkarren aurkitu beharko duzu zuzen dagoen sekuentzia.


2)Euskalsodoku

Joko honek 9 x 9 kasillaz osatutako lauki bat du oinarrian. Lauki bakoitza 3 x 3 kutxatilatan dago banatua. Kutxatiletan jarritan dauden zenbakietatik abiatuta, hutsik dauden gainontzeko kutxatilak 1 etik 9ra bitarteko zenbakiez bete behar dira.

Lerro, zutabe edo lauki bakoitzean ezin da zenbakirik errepikatu. Sudokua ondo planteatuta badago, erantzuna bakarra izango da.

Laburbilduz: lauki bakoitzean 1etik 9ra bitarteko zenbaki guztiak egon behar dira, baina esandakoa, laukian bertan, lerro berean eta zutabe berean zenbakirik errepikatu gabe.


3)Huerrenkerazko zenbakidun fitxak

Oroimena eta trebetasuna lantzeko jokoa da honako hau. Hasieran agertuko zaizkizun 4 fitxa horietatik eskuineko zutabean jarri beharreko fitxa egokia zein den aukeratu beharko duzu.


4)Hitz-jokoa

Ezagutza lantzeko joko honetan teklatuaren bidez lortuko duzu igarkizunari erantzuna ematen.


5)Letra-zopa

Trebetasun joko honetan eskuinaldean agertuko diren hitzak ahalik eta azkarren aurkitu behar dira.


6)Zein da herria?

Oroimena eta ezagutza lantzeko joko honetan Bizkaiko, Arabako edo Gipuzkoako herri bateko argazki lausotu bat erakutsiko zaizu. Herri hori zer herri den asmatzen saiatu behar zara.


7)Ezagutu

Bota ezazu taularen erdian dagoen dadoa, suertatzen zaizun zenbakiak taulan hainbat aukera izango duzu aurrera egiteko, horretarako bidea markatu eta laukiak argituko ditu. Ibilbide horietako bat aukeratu behar duzu, zeinek bere galdera mota du, batera iristean galdera bat eta aukerazko hiru erantzun dituen lehio bat irekiko da, puntuak gehitzeko eta aurrera joateko erantzun zuzena aukeratu behar duzu,asmatu ezean bizitza bat galduko duzu,jarraian 5 aldiz galdera-sorta guztiak asmatuz gero aparteko puntuak izango dituzu.
Ondo pasa!


8)Birziklaia jokoa

Birziklapenari buruzko joko honetan pantailan agertuko zaizun zaborra dagokion edukiontzian sartzen joan beharko duzu.
Edukiontzi urdinean, kartoia.
Edukiontzi horian, plastikoa, tetrabrika, etab…
Edukiontzi grisean, beira.

9)Blokea
Trebetasuna eta azkartasuna lantzen dituen joko honetan pieza-multzoak goitik behera eroriko dira. Zure eginbeharra, pieza horiek behar bezala mugitzean datza, multzo oso bat lortu ahal izateko.
 

 

ISBN: 8437005715080

Prezioa: 11-20 €

Adina: 5-9, 10-14, >14, Adin guztiak

Urtea: 2009

  • Inprimatu
  • |
  • Iruzkina idatzi
  • |
  • Lagun bati bidali
    Cerrar
    lagun bati bidali
     
     
    Bidaltzailearen izena*
     
         
    Bidaltzailearen e-posta*
     
         
    Jasotzailearen e-posta*
     

    Bidali pertsona batzuei helbideak komekin separatuta

         
    Mezua
     
        

delicious zabaldu bildu facebook Reddit technorati twitter aupatu meneame digg linkedin myspace

Iruzkinen atal honetan produktuari buruzko iritziak edo komentarioak jaso nahi ditugu, gero bistaratzeko. Produktuari buruzko galdera edo zalantzaren bat baduzu, harremanak ataletik sartu behar duzu, erantzuna jaso ahal izateko.
idatzi zure iruzkina
 
Izena*:

   
Eposta*:

   
Mezua*:

   
Kodea*: segurtasun kodea
 

   
  * dutenak beharrezkoak dira.
   
 
   
Azken iruzkinak
Atzera
nobedadeak
online jokoak
azken iruzkinak
argitaletxeak
       
  Erabiltzailea    
    laguntza
       
  Pasahitza    
    laguntza
       
  Pasahitza ahaztu zait    
       
     
       

EUSKARAZKO PRODUKTUEN KATALOGOA

Harremanetarako:

KATALOGOA
Filmak, Jostailuak eta jokoak, Musika, Komikiak, Aldizkariak, Liburuak, Gurasoentzako materiala, Informatika

Gora itzuli Gora itzuli

© 2009 Euskarazko Produktuen Katalogoa | iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A