euskarazko produktuen katalogoa
Liburuak
irudia

Izena: Darwin bidaiaria

Egilea: Nicolas, Cuvi

Argitaletxea: Txertoa

Azalpena:

Charles Darwin ez zen mutiko arrunta izan, bere inguruan ikusten zuen edozer biltzeko joera baitzuen. Txanponak, kakalardoak, maskorrak... era guztietako gauzak jaso eta gordetzen zituen. Ume izateari utzi eta gazte bihurtu zenean, berriz, bere bildumak aberasten jarraitzeko motz geratu omen zitzaion inguru hurbila,
eta, horregatik, munduan barrena bidaia zoragarri bati ekin zion. Bidaia hartan narrazti, hegazti eta arrain harrigarriak bildu zituen. Etxera bueltan, berriz, bildutako hura guztia txukuntzen eta sailkatzen ari zela, sekulako aurkikuntza egin zuen. Aurkikuntza hark betiko aldatu zituen gizakiek munduari buruz zituzten ideiak.
Aurten Darwin jaio zeneko bigarren mendeurrena eta Espezieen jatorria liburua argitaratu zueneko 150. urtemuga ospatu dira. Testuinguru honetan Darwin bidaiariak berez konplexua izan daitekeen kontzeptu bat, espezieen eboluzioarena, alegia, modu erraz eta atseginean azaltzen du.
Nor da? bederatzi eta hamabi urte bitarteko neska-mutilei zuzendutako bilduma da. Hainbat pertsona ospetsuren biografiek osatzen dute. Liburuok irakurleen adinaren arabera egokitutako testuak dituzte, jakina, eta, eranskin gisa, ariketa entretenigarri eta informazio osagarri bitxiak.

ISBN: 9788471484383

Prezioa: <10 €

Adina: 10-14

Urtea: 2009

  • Inprimatu
  • |
  • Iruzkina idatzi
  • |
  • Lagun bati bidali
    Cerrar
    lagun bati bidali
     
     
    Bidaltzailearen izena*
     
         
    Bidaltzailearen e-posta*
     
         
    Jasotzailearen e-posta*
     

    Bidali pertsona batzuei helbideak komekin separatuta

         
    Mezua
     
        

delicious zabaldu bildu facebook Reddit technorati twitter aupatu meneame digg linkedin myspace

Iruzkinen atal honetan produktuari buruzko iritziak edo komentarioak jaso nahi ditugu, gero bistaratzeko. Produktuari buruzko galdera edo zalantzaren bat baduzu, harremanak ataletik sartu behar duzu, erantzuna jaso ahal izateko.
idatzi zure iruzkina
 
Izena*:

   
Eposta*:

   
Mezua*:

   
Kodea*: segurtasun kodea
 

   
  * dutenak beharrezkoak dira.
   
 
   
Azken iruzkinak
Atzera
nobedadeak
online jokoak
azken iruzkinak
argitaletxeak
       
  Erabiltzailea    
    laguntza
       
  Pasahitza    
    laguntza
       
  Pasahitza ahaztu zait    
       
     
       

EUSKARAZKO PRODUKTUEN KATALOGOA

Harremanetarako:

KATALOGOA
Filmak, Jostailuak eta jokoak, Musika, Komikiak, Aldizkariak, Liburuak, Gurasoentzako materiala, Informatika, Ikasmaterialak

Gora itzuli Gora itzuli

© 2009 Euskarazko Produktuen Katalogoa | iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A