

Izena: Elurte bateko ipuinak
Egilea: Pako Aristi
Argitaletxea: Erein
Azalpena:
Idazlea autoan doa, baina elurteak autopista itxi du Pancorbo inguruan. Poliziak polikiroldegira desbideratu ditu bidaiari guztiak, gaua bertan igarotzeko. Eskursiora zihoan haur talde batek ezagutu egin du idazlea, haien eskolan izan zelako. Gaua elkarrekin igarotzea erabakitzen dute, eta, ordu luzeak arintzeko, bakoitzak ipuin bat kontatuko du. Abentura bat ere biziko dute gaueko ordu txikietan, izoztuta dagoen paraje baten erdian, bizitza eta literatura zein hurbil dauden konturatzeko. Ipuinei egindako komentario eta kritikekin dekalogo bat osatuko du idazleak, haurrek ipuin bat nola idatzi ikas dezaten.
Intxaurrondoko ikasleek idatzitako ipuinak fikziozko narrazio batean kokatu ditu Pako Aristik, liburu berezi bezain erakargarria sortuz, haurren sormen freskoa eta idazlearen beterania maisuki nahastuz.
ISBN: 9788497464833
Prezioa: 11-20 €
Adina: 10-14
Urtea: 2009
EUSKARAZKO PRODUKTUEN KATALOGOA
Harremanetarako:
KATALOGOA
Filmak,
Jostailuak eta jokoak,
Musika,
Komikiak,
Aldizkariak,
Liburuak,
Gurasoentzako materiala,
Informatika,
Ikasmaterialak
© 2009 Euskarazko Produktuen Katalogoa | iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A