euskarazko produktuen katalogoa
Liburuak
irudia

Izena: Hitz pozoituak

Egilea: Maite Carranza

Argitaletxea: Giltza

Azalpena:

Zer gertatu zitzaion Barbara Molinari? Bere gorpua ez zen sekula aurkitu, eta errudunen bat atxilotzeko frogarik ere ez zen lortu. Telefono mugikor batera egindako dei batek hankaz gora jarriko ditu pertsona askoren bizitzak: jubilatzeko puntuan dagoen polizia baten bizitza, desagertutako alaba aurkitzeko esperantza galdu duen amaren bizitza, eta lagunik onena traizionatu zuen neskaren bizitza.
Hitz pozoituak erlojuaren kontra bizitako egun izugarri baten kronika da. Barbara Molina hamabost urte zituela desagertu zen, modu misteriotsu eta bortitzean; hain zuzen ere, bere hurbileko hiru pertsona dira istorioko protagonista nagusiak. Barbararen desagerpenaren enigmak lau urte daramatza argi-izpirik gabe, baina gako berriak agertuko dira, eta dena aldatuko da goitik behera. Batzuetan, egia ezkutuan geratzen da, ilunpean; eta leiho bat irekitzean, dena argitzen da.
Gezurrez, sekretuz, engainuz eta itxura faltsuz betetako istorioa, mito ukaezinak zalantzan jartzen dituena. Gizarte modernoaren hipokrisia disekzionatzen duen kontakizun ikaragarria. Liburu ausart honek haurren sexu-abusuak eta horrek dituen ondorio suntsitzaileak salatzen ditu, eta, modu horretan, agerian uzten du sexu-abusuak zeinen ikusezinak diren, beti ondo pentsatzera ohituta dagoen mundu honetan.

 

ISBN: 978-84-8378-151-7

Prezioa: <10 €

Adina: 10-14

Urtea: 2010

  • Inprimatu
  • |
  • Iruzkina idatzi
  • |
  • Lagun bati bidali
    Cerrar
    lagun bati bidali
     
     
    Bidaltzailearen izena*
     
         
    Bidaltzailearen e-posta*
     
         
    Jasotzailearen e-posta*
     

    Bidali pertsona batzuei helbideak komekin separatuta

         
    Mezua
     
        

delicious zabaldu bildu facebook Reddit technorati twitter aupatu meneame digg linkedin myspace

Iruzkinen atal honetan produktuari buruzko iritziak edo komentarioak jaso nahi ditugu, gero bistaratzeko. Produktuari buruzko galdera edo zalantzaren bat baduzu, harremanak ataletik sartu behar duzu, erantzuna jaso ahal izateko.
idatzi zure iruzkina
 
Izena*:

   
Eposta*:

   
Mezua*:

   
Kodea*: segurtasun kodea
 

   
  * dutenak beharrezkoak dira.
   
 
   
Azken iruzkinak
Atzera
nobedadeak
online jokoak
azken iruzkinak
argitaletxeak
       
  Erabiltzailea    
    laguntza
       
  Pasahitza    
    laguntza
       
  Pasahitza ahaztu zait    
       
     
       

EUSKARAZKO PRODUKTUEN KATALOGOA

Harremanetarako:

KATALOGOA
Filmak, Jostailuak eta jokoak, Musika, Komikiak, Aldizkariak, Liburuak, Gurasoentzako materiala, Informatika, Ikasmaterialak

Gora itzuli Gora itzuli

© 2009 Euskarazko Produktuen Katalogoa | iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A