euskarazko produktuen katalogoa
Liburuak
irudia

Izena: Tximeleta-belarriak

Egilea: Testua: Luisa Aguilar / Irudiak: André Neves

Argitaletxea: Pamiela / Kalandraka

Azalpena:

Belarri handiak edo ile zail eta bihurria izatea, altua edo txikia izatea edo potzoloa edo argala... Ezaugarri ñimiñoena ere burla eta hista iturri izan daiteke umeen artean. Horregatik honelako liburu bat behar da, denei erakusten diena, iseka jasaten dutenei zein iseka-egileei, jokabide hori gaitzesteko modukoa dela.

Besteen burlak jasan beharrean egoten direnei, bereziki, mezu hau ematen die ipuinak: beste batzuentzat iseka eta irain egiteko arrazoi den horri beste begi batzuekin begiratu behar diogula. Gure berezitasunak ez baitira akats, parerik ez duten pertsona berezi egiten gaituzten ezaugarri baizik. Desberdintasuna aitortuz eta ontzat hartuz, indartsuagoak egiten garelako; geure burua garen bezalakoak onartuz, geure nortasuna sendotzen dugulako. Lehenbiziko pausoa da hori nork bere buruaz irri egiten ikasteko...

Luisa Aguilarrek gai horrekiko sentiberatasun handia erakusten du testu erraz baina indar literarioz bete honetan. Ipuinak forma, kolore, emozio eta sentimendu mundu batera darama irakurlea. Maddik, amaren esana gogoan –bizitzan ama du erreferentzia nagusi–, banan-banan erantzuten die beste haurren esamesa eta trufei: besteentzat akatsa den hori abantaila eta zortea da Maddirentzat.

 

ISBN: 978-84-7681-582-3

Prezioa: 11-20 €

Adina: 05-09

Urtea: 2008

  • Inprimatu
  • |
  • Iruzkina idatzi
  • |
  • Lagun bati bidali
    Cerrar
    lagun bati bidali
     
     
    Bidaltzailearen izena*
     
         
    Bidaltzailearen e-posta*
     
         
    Jasotzailearen e-posta*
     

    Bidali pertsona batzuei helbideak komekin separatuta

         
    Mezua
     
        

delicious zabaldu bildu facebook Reddit technorati twitter aupatu meneame digg linkedin myspace

Iruzkinen atal honetan produktuari buruzko iritziak edo komentarioak jaso nahi ditugu, gero bistaratzeko. Produktuari buruzko galdera edo zalantzaren bat baduzu, harremanak ataletik sartu behar duzu, erantzuna jaso ahal izateko.
idatzi zure iruzkina
 
Izena*:

   
Eposta*:

   
Mezua*:

   
Kodea*: segurtasun kodea
 

   
  * dutenak beharrezkoak dira.
   
 
   
Azken iruzkinak
Atzera
nobedadeak
online jokoak
azken iruzkinak
argitaletxeak
       
  Erabiltzailea    
    laguntza
       
  Pasahitza    
    laguntza
       
  Pasahitza ahaztu zait    
       
     
       

EUSKARAZKO PRODUKTUEN KATALOGOA

Harremanetarako:

KATALOGOA
Filmak, Jostailuak eta jokoak, Musika, Komikiak, Aldizkariak, Liburuak, Gurasoentzako materiala, Informatika, Ikasmaterialak

Gora itzuli Gora itzuli

© 2009 Euskarazko Produktuen Katalogoa | iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A