

Izena: Bizardunak
Argitaletxea: Producciones Serrano
Azalpena:
'Gu garena gara'!! oihukatzean 'wild rover' irlandar klasikoan,diskaren esentzia aldarrikatzen dugu.Baina...zer ote gara?. BIZARDUNAK taldea gara,kubako sierra maestrako 'barbudos'-ak bezala,maitatzen ditugun dubliners taldeko musikariak bezala,zumalakarregi eta santakruz apaizak bezala.XIX-garren mendeko 'benetako gizonak' azken finean.Bigarren diskan adieraziko dugun kanta batetako hitzetan:'Ur,zur eta lurreko gaur egungo fededunak,gautxori rokeroak'. Talde askorentzat,tabua bihur daiteke zein motatako musika-estiloa erabiltzen duten azaltzea.Guk berriz,ez dugu horren beldurrik: FOLK RADICAL VASCO, NAFAR HERRI (HIRI) KANTA BERRIAK.Helburu hau lortzeko,5 irlandar abesti tradizional eta guk egindako 4 kanta erabili ditugu.9 gizon,9 ahots...denetarik dago lagun-talde honetan; folk-ean aritutakoak,rokero ezagunak,azken hauen lagun mozkorrak... Aintzinako mistika historiografikoan murgildu gara,daukagun langile ikuspuntutik gaurko garaiari kantatuz,etorkizunaren zai...kontzertuak baino,ospakizun baten gisa aurkeztu nahi ditugu gure abestiak jendeaurrean.
Prezioa: 11-20 €
Adina: 14-16
Urtea: 2009
EUSKARAZKO PRODUKTUEN KATALOGOA
Harremanetarako:
KATALOGOA
Filmak,
Jostailuak eta jokoak,
Musika,
Komikiak,
Aldizkariak,
Liburuak,
Gurasoentzako materiala,
Informatika,
Ikasmaterialak
© 2009 Euskarazko Produktuen Katalogoa | iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A