euskarazko produktuen katalogoa
Musika
irudia

Izena: Checkpoint Rock

Argitaletxea: Talka Records

Azalpena:

Fermin Muguruza eta Javier Corcuerak zuzenduriko "Checkpoint Rock-Canciones desde Palestina", Palestinako musikaren inguruko film dokumentalaren soinu banda.

Pelikularen estreinaldia:
Apirilaren 30ean Giza eskubideen VII. Zinemaldiaren amaieran, maiatzaren 2an Documenta Madrid, zinema dokumentalaren inguruko Festibalean Madrileko Matadero Kulturgunean eta maiatzaren 8an Saharako errefuxiatuen guneetan, VI Fisahara, Saharan burutzen den nazioarteko zinemaldiaren egitarauaren barruan.

Kantuak eta musikariak:
Soinu bandak 18 kantu ditu eta bertan azaltzen diren taldeak hauek dira:
DAM, Palestinako lehenengo rap taldea arabieraz kantatzen, Amal Murkus, musika tradizionaleko emakumezko ahotsarik ezagunenetakoa, Safaa Arapiyat, emakumea ere bai baina hip hop-a jorratzen, Khalas rock banda bakarrenetakoa,  musika tradizionala lantzen duen Walla´at taldea, errima inprobisatzailea, hemengo bertsolarien moduan dugun Muthana Shaban, Nabluseko unibertsitateko oud, lauta arabiarraren irakaslea den  Habib Al-Deek, Gazako Palestinian Rapperz rap taldeko MC den Ayman, Belengo errefuxiatuen gunetik ahots melodikoa rai erritmoekin nahasten dituen Shadi Al-Assi abeslaria, Palestinako musikaren aitabitxia den musika tradizionaleko Sabreen,  lauta hirukote ezaguna  Le Trio Joubran eta kantu kolektibo bat non musikari guztiek parte hartzen duten, musika Manu Chaok konposatu duelarik bere erritmo eta kitarra ezagunekin.

Formatua:
CD euskarriarekin batera, 52ko liburuxka bat joango da, non jatorrizko arabierazko hitzak, gehi bere itzulpenak beste hiru hizkuntzetan, euskaraz, gaztelaniaz eta ingeleraz aurkitu ahal izango diren. Aldi berean, talde bakoitzaren argazkiak eta pelikularen errodajean egindako erretratuak biltzen dira. CDa eta liburuxka kartoizko kutxa batean joango dira bilduta.

 

ISBN: 8436000883251

Prezioa: 11-20 €

Adina: 14-16

Urtea: 2009

  • Inprimatu
  • |
  • Iruzkina idatzi
  • |
  • Lagun bati bidali
    Cerrar
    lagun bati bidali
     
     
    Bidaltzailearen izena*
     
         
    Bidaltzailearen e-posta*
     
         
    Jasotzailearen e-posta*
     

    Bidali pertsona batzuei helbideak komekin separatuta

         
    Mezua
     
        

delicious zabaldu bildu facebook Reddit technorati twitter aupatu meneame digg linkedin myspace

Iruzkinen atal honetan produktuari buruzko iritziak edo komentarioak jaso nahi ditugu, gero bistaratzeko. Produktuari buruzko galdera edo zalantzaren bat baduzu, harremanak ataletik sartu behar duzu, erantzuna jaso ahal izateko.
idatzi zure iruzkina
 
Izena*:

   
Eposta*:

   
Mezua*:

   
Kodea*: segurtasun kodea
 

   
  * dutenak beharrezkoak dira.
   
 
   
Azken iruzkinak
Atzera
nobedadeak
online jokoak
azken iruzkinak
argitaletxeak
       
  Erabiltzailea    
    laguntza
       
  Pasahitza    
    laguntza
       
  Pasahitza ahaztu zait    
       
     
       

EUSKARAZKO PRODUKTUEN KATALOGOA

Harremanetarako:

KATALOGOA
Filmak, Jostailuak eta jokoak, Musika, Komikiak, Aldizkariak, Liburuak, Gurasoentzako materiala, Informatika, Ikasmaterialak

Gora itzuli Gora itzuli

© 2009 Euskarazko Produktuen Katalogoa | iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A