

Izena: Hotsak dantzan 2
Egilea: Jimmy Bidaurreta
Argitaletxea: Gaztelupeko Hotsak
Azalpena:
Hotsak Dantzan bilduma Gaztelupeko Hotsak-en katalogoaren berrikuspen gaurkotua eskaintzeko asmoarekin jaio bazen ere -lehen zenbakiak Bide Ertzean, Txuma Murugarren, Petti, Tapia eta Leturia, Sexty Sexers eta Karidadeko Bentaren moldaketak bildu zituen, besteak beste-, Hotsak Dantzan 2-n esparrua zabaldu eta aurrerapauso handi bat eman du: euskal folklorea arakatzeari ekin dio Jimmy Bidaurretak, gure ondare musikala gaur egungo soinu testuingurura ekartzeko. Nazioartean nahiko joera zabaldua bada ere ethno-dance deitu izan zaion hori, gurean orain arte eginik gabe zegoen horrelakorik. Tradizioari errespetua galdu gabe, hura belaunaldi berriei ezagutzera emateko beste modu bat da, gaur egungo garaietara egokitua, azken finean.
Prezioa: 11-20 €
Adina: 14-16
Urtea: 2009
EUSKARAZKO PRODUKTUEN KATALOGOA
Harremanetarako:
KATALOGOA
Filmak,
Jostailuak eta jokoak,
Musika,
Komikiak,
Aldizkariak,
Liburuak,
Gurasoentzako materiala,
Informatika,
Ikasmaterialak
© 2009 Euskarazko Produktuen Katalogoa | iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A