

Izena: Zein da Zein
Egilea: Zein da Zein
Argitaletxea: Musikherria
Azalpena:
Taldearen lehenengo disko hau, indarrez betetako 10 kantuz osatua dago. Rock, rap eta metal doinuez jorratutako 10 istorio, 10 bizipen, 10 oroitzapen biltzen ditu, errealitate gordina islatu eta salatzeko nahiaz, etsaiari maskara kentzeko asmoaz, baina beraiena ere kentzen duten bitartean, kantuz kantu, diskoz disko biluzten joateko asmoarekin... Doinu metaleroak, aldizkako ahots bortitza, zenbait melodiarekin nahastuta eta rapeatutako parrafo indartsuak tartekatuz. Disko anitza, estilo ezberdinez osatua, musikarien gustuen aniztasuna nabarmenduz. Ugaoko Geure Gogoa estudioan grabatua izan zen 2009ko urria eta azaroa bitartean Iñaki Espartza teknikari moduan zutela. Maria Riverok "Eredu. Argi." abestian kolaboratu zuen.
Prezioa: 11-20 €
Adina: 10-14, 14-16
Urtea: 2009
EUSKARAZKO PRODUKTUEN KATALOGOA
Harremanetarako:
KATALOGOA
Filmak,
Jostailuak eta jokoak,
Musika,
Komikiak,
Aldizkariak,
Liburuak,
Gurasoentzako materiala,
Informatika,
Ikasmaterialak
© 2009 Euskarazko Produktuen Katalogoa | iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A